Urtero moduan, sanferminen atarian, justizia eta erreparazioa eskatu dute irundarrarentzat Iruñean, hamarnaka lagunek.
Lunes Lilas taldeak elkarretaratzea egin zuen, atzo, Laffageren hilketaren 13. urteurrenean, Iruñean. Oroitzapen mezu ugari jaso ditu familiak.
Gogoratzen nauzuenetan liburua aurkeztu du gaur TAS plataformak (Txingudi Anti Sexistak). Duela bi urte hasi ziren antolatzen Asun Casasola lehiaketa, eta bertara aurkeztutako 500 lanen artetik hamahiru aukeratuta osatu dute indarkeria matxistaren kontrako garrasia izan nahi duen liburua.