Aurten abiatu den antzerki tailerrean egiten ari diren lana ezagutzeko aukera izango da asteburuan, ate irekietako entseguak egingo baitituzte. Gainera, udalarekin akordioa egin dute, eta ekaina bitarte luzatuko dute tailerra.
Hilaren 14tik hiru hilabeteko antzerki tailerra egingo dute Hondarribian, gazte batzuren ekimenez. Hutsune bat bete nahi izan dute, eta iniziatibak erantzun handia izan du. 44 pertsonek eman dute izena eta ekintzaileak eta udala ados jarri dira denek tailerrean lekua izan dezaten.
Asteazkenero egingo dute, hilaren 14an hasita eta hiru hilabetez. Bihar, osteguna da izena emateko azken eguna. 10-15eko taldea osatu behar zen tailerra egiteko, baina dagoeneko hogei lagun behintzat pasatu dira BAZ buelgotik. Myriam Jauregi arduradunaren esanetan, saiatuko dira bigarren talde bat osatzen.