
Retro ukituko hiru mila motok inbadituko dute herria.

Hilaren 12tik 15era surf eta moto zaletasunak uztartzen dituen Wheels & Waves jaialdia egingo dute Miarritzen (Lapurdi). Ostiralean Hondarribira hurbilduko dira, Jaizkibel mendian martxa egin eta herrian itzuli bat emateko.

Biarritzeko Wheels & Waves jaialditik 3.000 moto zahar hurbilduko dira Hondarribira, eta Portuan aparkatuko dute.