
Euskotren Ligako plaza galduta ETE ligan ariko da datorren denboraldian ‘Ama Guadalupekoa’. Sasoi bakarra eman du Garmendiak lemazain titular gisa, baina nahikoa izan da 2021eko Patroi Onenaren sariaren aitortza eskuratzeko.

Aurtengo patroi onenaren saria jasotzeko zer nolako araudia erabiltzen duten galdetu du klubak, izan ere, saririk gabe geratu den Miren Garmendiak patroi irabazleak bezain beste puntu eskuratu ditu.