
Abderraman Bas Bidasoa ibaian hilik aurkitu duten gaztearen heriotza salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute.

Behobiako zubi inguruan atzeman dute hilotza; ez du indarkeria zantzurik: itota hil dela uste dute. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak manifestaziora deitu du biharko, Donostian.

Atzo zendutako migratzailearen heriotzaren harira adierazpen instituzionala kaleratu du Irungo Udalbatza osatzen duten udal talde guztiek.

Bi gizon Irundik Biriatura igerian pasatzen saiatzen ari ziren horietako bat ito denean. Harrera Sareak gertatutako salatzeko elkarretaratzera deitu du gaur, eta Jose Antonio Santano alkateak gertakariarengatik «tristura» agertu du.

Ehunka pertsona bildu ziren Irungo Harrera Sareak deituta, Azken Portun, aurreko egunean Bidasoa ibaian ito zen migratzailearen heriotza salatzeko.

Geroz eta migratzaile gehiago ari dira iristen Irunera, eta eurentzat prestatutako azpiegiturak beteta daude. Gaur gauean, 96 lagunek egin dute lo Irunen eta Hondarribian.

'Emakume migrante (ak) artean' erakusketa kalera ateratzez gain, migrazioaren gainean irundarrek dituzten bizipenak eta iritziak jasotzen ibili ziren atzo.