‘Prestige’ ontziaren galipota euskal kostaldera ez iristeko lanean aritu ziren 2003an Hondarribiko ‘Guadalupeko izarra’ ontziko arrantzaleak. Argazki kronika bat egin zuen Migel Zeberiok, eta, bi hamarkada geroago, ikusgai jarri ditu orduko irudiak.
Hilaren 22tik 24ra, mendizaletasuna, euskara, musika, euskal ondarea eta itsasoa uztartuko dituen ekimena antolatu dute. Pasaiatik abiatu eta Askainen emango diote ibilbideari amaiera.
Et Incarnatus orkestrarekin batera ekoitzitako disko liburuaren gaineko nondik norakoak aurkeztuko dituzte ostiralean, Itsas Etxea Auditoriumean.
Proiektuaren zuzendari artistikoa da bata, eta telebistako programen buru, bestea. Iazko eskarmentua eta gero, inpresioak partekatu eta aurtengoaz zertzelada batzuk eman dituzte jada.
Txomin Artola musikariaren antologia ekoizten ari dira hondarribiarra eta Migel Zeberio orkestra zuzendaria. Emaitza Gabonetan ezagutarazi nahi dute.
Et Incarnatus Orkestrak euskal pop-rock izarrak elkartu ditu Hondarribiko Bentan, hiriko jaien pertsiana ixteko propio prestaturiko emanaldi gogoangarrian.
Tolosarraren Et Incarnatus Orkestrak bukaera ezin hobea eman die jaiei, Hondarribirako propio prestaturiko pop-rock izar zaparradarekin.
Mendi Film Festivalen parte hartutako film onenak gerturatuko ditu Mendi Tour jaialdiak seigarrenez, Itsas Etxeko pantaila handiraino.
Hondarribia eta Bilbo arteko zuzenekoetan grabatu zuten albuma Migel Zeberiok eta Gorka Benitezek. Bihar jasoko dute saria, Gironan.
Migel Zeberio Et Incarnatus orkestrako zuzendaria da. Zuberoan estreinatu ostean Gipuzkoara dakarki Txorieri bere azken proiektua, Itsas Etxera. Hilaren 8an, 20:00etan.