
Ezustean elkartu ziren, oharkabean grabatu zuten maketa, Europa erdiko taldeekin jo dute, eta telebistan agertu dira. Inolaz ere ez zuten espero dena hain azkar joango zitzaienik.

Thrash Metal jaialdia antolatu dute Mogambon ostiralerako, lau talderekin. Londreseko Virus talde mitikoak lehen aldiz joko du Euskal Herrian, eta haien aurretik izango dira, Moshaholics, Legalize Murder, eta F.P.V. taldeak.