Melillako sarraskia irudikatu zuten Sorturekin batera egindako deialdian. Gipuzkoatik Lapurdira ezin pasa izatearen arrazoia arrazista da elkartearen hitzetan eta Frantziako estatuaren politikak bai Afrikan eta bai Euskal Herrian salatu zituzten.
Melillan 37 migratzaile hil ondoren, Espainia mailan deialdi bateratua egin dute heriotza horiek salatzeko. IHS-k bat egin du eta 19:30ean elkartuko dira ere Irunen.