Arte garaikidea ardatz duen azokak Santiagoko bidegorriaren ingurua hartuko du larunbat honetan, 10:00etatik 14:00etara. Jarduera-programa osatu eta erakargarri bat ondu dute antolatzaileek.
Iaztik poesia eta performancea uztartzen dituen ‘Hitz esana’ ikuskizunarekin biran ari dira. Kolektiboak beren kezkak, gogoetak eta gustuak plazaratzeko espazio bat eskaintzen die.
Antxeta irratiak gonbidatuta, Oiasso museoan izango dira 'Hitz esana' emanaldia aurkezten, hilaren 29an.
Poesia, musika, gorputz adierazpena, performancea... batzen dituen emanaldia eskainiko dute Ane Garciak eta Eider Perezek.