Argazki erraldoia atera dute gaur dozenaka lagunek San Juan plazan. 23. Korrika Irundik abiatuko denez, motorrak berotzen hasi dituzte jada irundarrek.
Aurten ere ehunka irundar batu dira euskararen aldeko lasterketa erraldoira. Ikusi Irungo lekuko aldaketa guztiak jasotzen dituen bideoa:
Ia Korrika guztietan bezalaxe, autoa prest izaten du Bidasoko AEKko kideak lasterkariak hirira heltzen direnean, kaleak eta bereziki korrikalariak animatzeko.
Gauez iritsiko da aurtengo Korrika Irunera, Hendaiatik. Igande gaueko ordu txikitan hartuko dute irundarrek lekuko preziatua; dagoeneko kilometro guztiak saldu dituzte AEKn.