Idazle, kazetari eta politikarien jaiotzaren mendeurrena betetzen dela-eta hamaika dira Ugalderen omenezko ekitaldiak. Hondarribian ere, bizitza eta lan eskergari balioa emateko, erakusketa inauguratu dute.
Larraitz Ariznabarreta literatura irakasleak Deserriaren kartografia(k) goiburuko hitzaldia emango du eta ondoren Igor Agirreren eta Ione Amonarrizen Martin Ugalde: Bihotza golkoan dokumentala proiektatuko dute.