12 urteko alabarekin bizi da irundarra, partekatutako pisu batean. Minbizia duintasunean gainditu ahal izateko bidezko alokairua eskatzen ari da San Juan plazan kanpatuta. «Ez dut ezer doan nahi».
Bilboko Alokabide bulegoaren parean lo egiteko zakuak, esterak, mantak eta kanpin dendak jarri dituzte, Maria Jose Porrino irundarraren errealitatea ikustarazteko asmoz.
Ia bi asteko borrokaren ostean, gaurko plenoan hitza hartzea lortu du emakumeak. "Egoera berberarekin jarraitzen dugu, eman dizkidaten aukerak ez dira bideragarriak", salatu du Porrinok.
Stop Kaleratzeak Bidasoak-ek salatu duenez, erakundeek alde batera utzi dute minbizia duen ama gazte bat. Jada zortzi egun eman ditu kalean kanpaturik, bere egoera plazaratzeko asmoz.