Batez ere Mendelu auzoan eta Minasoroeta kalean ari dira lanak egiten azken aldiko gertakariak ekiditeko asmoz.
Oraindik "erreakzionatzeko" denbora dagoela adierazi dute, eta horretarako beren laguntza plazaratu diote udal gobernuari.
Uholdeei aurre egiteko prebentzio-neurriak eskatzeko Mendelu auzoko 130 bizilagunek idatzi bat sinatu zuten otsailean. Jeltzaleen ustez Udal Gobernu Taldeak eman duen erantzuna "ez da egokia izan".
Alderdi sozialista "kezkatuta" dago egoerarekin. Horren aurrean, lezoien kota igotzea edo harea zakuen hiru altuera jartzea proposatu du. Hilaren 16tik 18ra oso koefiziente altuko marea biziak espero dira.