Irungo udalak hiriko berdeguneak, parkeak eta lorategiak mantendu eta zaintzeko zerbitzua kontratatu du, 2 urteko iraunaldiarekin. 2020ko lizitazioarekin alderatuta, mantendu beharreko metro karratuak nabarmen areagotu ditu, irundarrek gehien balioesten duten zerbitzuetako bat izanik. Azken urteetan bezala, ingurumen-irizpideei jarraiki ez da elementu kutsatzailerik erabiliko.
Hilaren 22an egingo dira lan horiek. Lanak iraun bitartean eskailera mekanikoen lehen zatia geldirik egongo da.