Organikoaren tarifa hilean 0,57 euro igoko da, eta urarenak hilean 1,90 euro gehiago kostatuko du. Igoeraren arrazoien artean Txinzerren inbertsio ahalmena berreskuratzea dago.
Gaur arratsaldean ezohiko osoko bilkura egingo dute. Bertan, hiru puntu jorratuko dituzte. Udalbatzarra 19:30ean hasiko da, ohi bezala. Lehenengo puntuan, San Markoko Mankomunitatean udalak duen ordezkaritza aldatzeko proposamena aztertuko dute. Bigarr...
Datorren asteazkenean, hilaren 26an, ezohiko osoko bilkura egingo dute. Bertan, hiru puntu jorratuko dituzte. Udalbatzarra 19:30ean, hasiko da, ohi bezala. Lehenengo puntuan, San Markoko Mankomunitatean udalak duen ordezkaritza aldatzeko proposamena az...
Irun eta Hondarribiko udaletako hamabi ordezkari izango ditu mankomunitateak. Santanok lehendakari izaten segituko du, eta Igor Enparan izango da lehendakariorde berria.
Atzo arratsaldean ezohiko udalbatzarra egin zuten Lezoko udaletxean. Bertan hiru puntu jorratu zituzten zinegotziek. Datorren urteko ordenantza fiskalak atera zituzten aurrera, Bilduren aldeko botoekin. Urriaren 13ko Ogasun Batzordean aurkeztu zituzten ordenantza fiskalak. Tasa eta zerga gehienak %2,8 igoko dira, KPIren igoera. Ura eta zaborretan %10 haziko da tasa. Zilindrada baxuko ibilgailuetan, berriz, %5 igoko dira eta altuetan %10. Hobarien proposamen berriak ere aurkeztu ditu Udal Gobernuak. Horrela, %25etik %95era doazen hobariak proposatu dituzte, “behar gehien duten familiek tasen %5 ordain dezaten”. Herriko enpresa handiei jarraipena egingo dietela jakinarazi dute, “iruzurrik egin ez dezaten”. Horrez gain, datorren urteko aurrekontuak herriko eragile, elkarte eta norbanakoekin egin nahi dituztela jakinarazi du Udal Gobernu Taldeak. Horregatik, bilera egingo dute eurekin azaroaren 4an, Gezala Auditoriumean. San Marko Mankomunitatean, aldaketa Atzoko plenoan Lezoko Udalak San Marko Mankomunitatean duen ordezkaritza aldatzea erabaki zuten. Horrela, Ainhoa Intxaurrandietak hartuko du Ainhoa Zabaloren lekua. Azaroaren 20ko hauteskundeen mahaien zozketa ere egin zuten atzo. Bestalde, Mikel Antxon Arrizabalaga PSE-EEko zinegotziak ezin izan zuen plenoan egon, aita hil delako. Alkateak dolumina eta besarkada bat helarazi zizkion.