Kirol osasuneko adituek eta atletismoak dituen disziplina ezberdinetan esperientzia duten kirolariek parte hartuko dute Ane Bayok udalaren laguntzarekin antolatutako 'Emakumeak, kirola eta osasuna' jardunaldietan. Maiatzaren 9an izango da eta kontziliazioa errazteko zaintza zerbitzua eskainiko dute.