Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emakumeak, osasuna eta kirola erdigunean jarriko dituen jardunaldia aurkeztu dute

Kirol osasuneko adituek eta atletismoak dituen disziplina ezberdinetan esperientzia duten kirolariek parte hartuko dute Ane Bayok udalaren laguntzarekin antolatutako 'Emakumeak, kirola eta osasuna' jardunaldietan. Maiatzaren 9an izango da eta kontziliazioa errazteko zaintza zerbitzua eskainiko dute.

Ane Bayo eta Lupe Queiruga gaur goizeko aurkezpenean.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/04/29

Datorren maiatzaren 9an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, emakumeak, kirola eta osasuna uztartuko dituen jardunaldia egingo dute Itsas Etxean. Kirol osasuneko adituek eta atletismoak dituen disziplina ezberdinetan esperientzia duten kirolariek parte hartuko dute bertan.

Ane Bayo San Martinek, Anerenak Running Taldeko sortzaileak, bultzatutako egitasmoa da, eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin gauzatu ahal izango da. Bayok azaldu duenez jardunaldiak bi helburu ditu: batetik, osasunari eta kirolari buruzko ikuspegi profesional eta anitza eskaintzea. Eta bestetik, emakume kirolariek bizi izan dituzten erronkei eta lorpenei balioa ematea.

Izan ere, Lupe Queiruga Kirol zinegotziak nabarmendu duenez, emakumeek kirola ikusteko joerak eta kirolerako duten aukerak hobera egin badu ere, oraindik erronka handiak daudela jaso du kirol eragile ezberdinen partetik, batez ere aukera berdintasunari, ordezkaritzari eta baliabideei dagokienez. 

Zinegotziak, batez ere, emakume kirolarien jarraitasunean ezarri du fokua: “Eragile ezberdinek zein Eskola Kirola antolatzen dutenek ikusi dute emakumeen kirolarekiko atxikimendua ez dela handitzen eta momentu batetik aurrera eten egiten dela”. Horregatik, Ane Bayoren proposamena jasotzerakoa gai hura mahai gainean jartzea “oso aproposa” iruditu zitzaiela azaldu du.

Hala, mahai inguru horien bidez bertaratuko direnek emakumeen kirolaren eta osasunaren arteko elkarguneaz hausnartzeko eta kirol jarduerak emakumeen ongizate fisiko, emozional eta mentalean nola eragiten duen ezagutzeko aukera izango dute.

Emakumeen osasuna eta motibazioa, erdigunean

Itsas Etxean bi mahai inguru egingo dira: Osasuna, psikologia eta fisioterapia emakume kirolarien zerbitzura eta Emakume atletek kirol profesionalean izandako esperientziak.

Lehen mahai inguruan hiru adituk parte hartuko dute: Garazi Lizarragak, Elikaeskolako kidea eta nutrizionistak, Sara Mariezkurrenak, kirol arloan espezializatutako psikologoak, eta Junkal Alzuagarai fisioterapeutak.

Lizarragak, emakumeen errendimenduan eta gaixotasun prebentzioan, elikadura egokiaren funtsezko rola aztertuko du. Mariezkurrenak, kirolak osasunean duen eragina nabarmendu eta psikologiak errendimendua hobetu, estresa murriztu eta errekuperazio fisiko eta emozionala erraztu ditzakeela azalduko du. Eta Alzuagaraik, ondo orientatutako ariketa fisikoak lesio arruntak prebenitu eta erreabilitazio egokia funtsezkoa izan daitekeela defendatuko du.

Bigarren mahai inguruan lau atletek parte hartuko dute: Teresa Errandonea atleta profesional ohiak, Izaskun Oses atleta profesionalak, Malen Osa nazioarteko trail runnerrak eta Jihad Essoubai nazioarteko atleta profesionalak.

Errandoneak, emakumezkoen kirolak izan duen garapena partekatuko du, baita dinamikak denboran zehar nola aldatu diren ere. Osesek, bizitza profesionalaren familiarraren eta pertsonalaren artean aurkitu duen oreka izango du ardatz. Osak, berriz, trail runningak kirolarientzat zabaldu dituen aukera berriak izango ditu hizpide, eta aldi berean erronka espezifikoak agerian utziko ditu. Azkenik, Essoubaik, 21 urte azpiko kategoriako atleta izanik, haren esperientzia mahaigaineratuko du. Egun, Nafarroako 1.500 eta 800 metroetako errekorren jabea da.

“Haien esperientzien bidez emakumeek kirolean duten lekua eta egiten duten ekarpen garrantzitsua bistaratuko dira, eta, aldi berean, erronka pertsonalak nola gainditu dituzten eta euren ibilbideetan nola eutsi dioten grinari eta konpromisoari ezagutaraziko dute” azaldu du Bayok.

Jardunaldia osasunaren, kirolaren eta emakumeen ahalduntzearen aldeko diskurtso sendo bat eraikitzeko baliagarria izatea dute asmo, “emakume kirolari zein adituei ikusgarritasuna emanez eta etorkizun berdinzaleago baten alde lan eginez”.

Mahai inguru bakoitzaren amaieran publikoan daudenek galderak egiteko edota hausnarketak partekatzeko aukera izango dute.

Parte hartzeko ez da aurretiazko gonbidapenik behar. Sarrera librea izango da. Hori bai, familia kontziliazioa errazteko udalak zaintza zerbitzu bat ezarriko du, doakoa izango dena. Zerbitzua erabili nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du. Izena emateko hurrengo helbide honetara idatzi beharko du, datu pertsonalak (NANa, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziz) eta haurren datuak (adina, behar medikoak, alergiak/intolerantziak) zehaztuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.