Llobregateko igoera erabat itxi du udalak, nahiz eta ez duen zehaztu aurretik gertatutako luiziarekin loturarik ote duen. Hilaren 19tik lau lur jausi ezagutarazi ditu udal erakundeak.
Kosta eta Arkolla auzoak lotzen dituen bidean agertutako zulo baten harira ingurua aztertu eta egokitze lanetan ari da udala.
Luizi baten ondorioz itxita egon da bidea urtarrilaren bukaeratik. Egonkortze lanak amaituta, atzo iluntzean zabaldu zuten errepidea.