Jenderengan izandako "harrera beroaren" ondoren, 'Polinizatzaileen pista jokoa' jarduera berreskuratuko dute hilaren 30ean, 11:00etan. Izen-emateak hilaren 16tik 27ra egin behar dira.
Aiako Harriko fosilen berri ematea du helburu irteerak. Abuztuaren 5ean egingo da, 11:00etan, eta ordubeteko iraupena izango du.