Abuztuaren 3tik hasita, hilabetez, Donostiako Musika Hamabostaldia izango da, eta bertan parte hartuko du Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatzak. Hain zuzen, abuztuaren 3ko inaugurazio ekitaldian ariko da, 20:30etik aurrera, San Telmo Museoan. Fran...
Lartaun Abesbatzak antolatuta, Errenteriako Landarbaso Abesbatzak kontzertua emango du herrian igandean, 12:30ean, udaletxeko areto nagusian. Kontzertuan Lartaunek ere parte hartuko du kanta sorta batekin.
Bihar hasiko da Musikaste euskal musikaren astea. Urteurren biribila beteko du, gainera: 40. ekitaldia izango da. Xenpelar Etxean hasiko da, 12:30ean. Memoria musikalaren transmisioa izango da hasiera ekitaldiaren gaia, eta azalpenak emateaz gain, Maddi Oihenartek errezitalditxo bat egingo du Zuberoako kantuekin. “40 urtez etenik gabe” aritzea nabarmendu zuen musika astearen aurkezpenean Mari Karmen Garmendia Andra Mari Abesbatzako kideak. Eresbilen zein erakundeen esfortzua txalotu zuen, krisi garaian egonda ere, “imajinazioarekin” aurrera atera dutelako. Gizarteari egiten dion “aportazioa” ere aipatu zuen. Ildo berean hitz egin zuen Julen Mendoza Errenteriako alkateak. Eresbil zoriontzeaz gain, krisiarekin egitarau “ona” osatu dutela txalotu zuen. Horrez gain, musikaren astea Errenterian kokatzeagatik eskerrak eman zituen alkateak. Gainera, Musikaste kalera ateratzea “urrats garrantzitsutzat” definitu zuen. Euren ondoren Musikaste eta Eresbileko zuzendari Jon Baguesek hartu zuen hitza atzoko aurkezpenean. Aurtengo ekitaldian hamasei musikagileren lanak entzun ahal izango dira, eta bederatzi obra estreinatuko dituzte: “Aurten, 400 musikagileren muga gaindituko dugu Musikasteren historian”. Etzi bandentzako nazioarteko sarien irabazleen piezak estreinatuko dituzte Foru plazan. Astelehenean sei musikagile gazteren estreinaldiaren txanda izango da. Asteartean hiru euskal emakume musikagileren konposizioak berreskuratuko dituzte. Bestetik, ostegunean, Euskal Herrian, Done Jakue bidea ardatz hartuta, orain dela 500 urte entzuten zen musika eramango dute Errenteria Hiria Kulturgunera. Itxiera ekitaldiaren [...]
Landarbaso abesbatzak kontzertua emango du bihar, Gabierrotako zaharren egoitzan. 17:30ean izangomda eta ordubete inguru iraungon du.
Santa Zeziliaren harira hainbat ekimena antolatu dituzte herrian egun hauetarako. Horietako bat urteurren borobila da. Izan ere, Landarbaso Abesbatzak 20 urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzeko, gaur kontzertua emango du abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan. Bihar izango da ekitaldien azkeneko eguna. Errenteriako Udal Txistulari Taldearen diana izango da 10:00etan. Erdialdetik abiatuko dira, eta Amulleta Danborraren Kofradian bukatuko dute. 12:00etan, Xenpelar Bertso Eskolako kideen bertso saioa izango da udaletxeko arkupeetan eta 12:30ean, txistu kontzertua udaletxeko arkupeetan.
Tolosako Nazioarteko Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa larunbatean hasiko da, eta Euskal Herriko ordezkari bakarra Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatza izango da: “Horrek duen garrantzia Oarsoaldea eta Bidasoko pertsona guztiekin elkarbanatu ...
Ondartxo Abesbatzak antolatutako musika abesbatza zikloaren barruko lehen kontzertua da gaurkoa. Landarbaso Abesbatzak zabalduko du gaur Ondartxo Abesbatzak antolatutako XXVI. Musika Abesbatza Zikloa. 20:00etan da kontzertua, Pedro Deunaren elizan. 26....
Landarbaso Abesbatzak kontzertua emango du etzi Urruñako elizan. Lehenik, Euskal Herria Cantat tailerrean parte hartzen dutenek egingo dute emanaldia, 18:30ean hasita eta ondoren, Errenteria-Oreretako abesbatzak emango du kontzertua. Emanaldia ikustek...
http://www.youtube.com/watch?v=lPpA5vCesw8&feature=youtu.be Errenteria-Oreretako abesbatzak 22 urteko ibilbidearen omenaldia jaso du Errenteriako Udalaren eskutik.
Urtea bukatzeko Landarbaso Abesbatzak lau kontzertu emango ditu datozen asteetan. Horietako lehenengoa etzi izango da, Mutrikun, Santa Katalina komentuan, 19:00etan. Musika profano eta sakroz osatutako programa prestatu dute, eta hain zuzen, pasa den a...
Landarbaso Abesbatzak lan bikaina egin du Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan: hirugarren saria lortu du polifonia modalitatean, laugarren egin du folklore modalitatean, eta horrez gain, %85tik gorako puntuazioa lortu du sailkapen nagusian. Iñaki Tolaretxipi abesbatzako zuzendaria pozik azaldu da: “Handia da euskal talde batek hemen abestea, eta gainera, saria lortzea”. Errenteria-Oreretako abesbatzak munduko abesbatza onenekin lehiatu da, eta gainera, bera izan da Euskal Herriko ordezkari bakarra. Urriaren 30ean eta 31n izan zituen emanaldiak, eta polifonia eta folklore modalitateetan aritu ziren. Tolaretxipik azaldu duenez, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa Grand Prix lehiaketa da, eta horrek izen ona ematen dio. Baina are gehiago aurten: “Abesten dutenek horrela abesten badute, oraindik eta ospe handiagoa izango du”. Izan ere, 43. ekitaldiko maila altua izan da. Parte hartu duten hemeretzi taldeetatik bederatzik lehen sariko puntuazioa lortu dute, “maila historikoa”, Landarbaso Abesbatzako zuzendariaren arabera. Horietako bat izan da Landarbaso. Lehiatzeko asmoarekin joan ziren, eta helburuak beteta itzuli dira herrira. Azken bost urteetan parte hartu duten nazioarteko lehiaketa guztietan sariren bat lortu dute, lehenbizikoa, bigarrena edo hirugarrena, “eta hemen zergatik ez zuen hala izan behar?”, adierazi du Tolaretxipik. Hala ere, garrantzitsuena taldeak bere maila ematea zela gaineratu du, “eta inoiz baino maila handiagoa eman du”. Programari dagokionez, polifoniakoa “nahiko [...]