
Txingudi/Orereta/Baztan sub 14 taldeak Bultz Bera Beraren aurka jokatuko du Donostiako Puio zelaian. Zaisa eta Biok Txingudik, ordea, Iruñean jokatuko dute. Sub 16 taldea Uni Bilbo Bren aurka lehiatuko da.

Lehia ofiziala urriaren 5eko asteburuan hasiko da, eta denboraldi aurreko azken partidak jokatuko dituzte asteburu honetan Lekarozen. Aldi berean, Emakumeen Errugbi Eguna arrakastatsua izan zela adierazi du klubak.

Emakumeen talde nagusiak Plaiaundin jokatutako lehen partida izan zen larunbatekoa. Duintasunez galdu zuten egungo Euskal Ligako txapeldun den Gaztediren aurka (10-31). Gizonen neurketa, aldiz, bertan behera geratu zen.

Emakumeen eta gizonen lehen taldeek denboraldiko etxeko lehen partidak jokatuko dituzte larunbat arratsaldean. Gizonak 15:30ean arituko dira, eta emakumeak, 17:30ean.

Emakumeen eta gizonen talde nagusiek eta 18 urtez azpikoek ez dute denboraldia bide onetik hasi, hiru taldeek galdu baitzituzten beren partidak.