San Juan plazak Kolore-Kolore artisautza elkarteak antolatutako Kolore Gauak azoka jasoko du bihar, 16:30etik 21:00etara. Hamaika artisauk eta artistak jarriko dute postua.
Peña kalean egingo da azoka goizez eta arratsaldez. Solidarioa izango da eta Aurreratu elkarteari emango diote jasotako dirua.
Bitxiak, zianotipia edota tailerrean dauden zaharberritutako altzariak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Goizean eta arratsaldean irekiko dituzte ateak.