Artisauen merkatu txikia izango da Kolore Ganbaran igande honetan

Bitxiak, zianotipia edota tailerrean dauden zaharberritutako altzariak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Goizean eta arratsaldean irekiko dituzte ateak.

Kolore Ganbara, altzariak zaharberritzeko tailerrak artisauen merkatu txikia antolatu du Peña kalean dagoen bere lokalean. Tailerra hankaz gora jarriko duela adierazi dute, honako ordutegi hauetan: 11:00etatik 14:30etara, eta 16:30etatik 19:30etara.
 
Denetarik ikusi eta erosteko aukera izango da, ilustrazioak, zianotipia, makramea edota bitxiak. Bertan honako artista hauek izango dira: Belitz, Alanas Cotton, Beatriz Faci, Iraitz Paintings, El taller de la Charo, Le Muguet Deco, Maxus Arte, Toto, Helebenet, Matrape Macrame eta Kolore Ganbara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.