
Gotibeheren proba eta gero HITZAk Pexperlantei eginiko elkarrizketaren ondoren, Klaro kon Gas taldeak mendekua hartu du. Ez dute salaketarik jarri, ez, harago joan dira, beraiek ere Aitor Baztarrika Oca kazetariarekin elkartu dira eta esan beharrekoak esan dituzte.

Aitor Baztarrika HITZAko kolaboratzaileak Oinatz Ortiz Pexperlanta-ri eginiko elkarrizketak sekulako zalaparta eragin du. Klaro kon Gasek —bigarrenak— liderrei dopinaren kontrako azterketa egitea eskatu du eta liderrak salaketa jarri du kazetariaren kontra: "Esan zigun ez zegoela grabatzen".