50. urteurrena ospatuko du bihar Bidasoko Kemen Dantza Taldeak Irunen. Sustraiak iraganean ederki errotuta dituen arren, garai eta aldarrikapen berrietara moldatzeko apustua egiten ari da.
Mende erdia pasa da dantza taldea sortu zenetik, eta urtemuga esanguratsu hori goratzeko, egun osoko jaialdia antolatu dute. Kemeneko kideek taldearen parte izan diren dantzari, musikari eta bidelagunekin ospatu nahi dute egun handia.