Presoen gaia Zu ikusteko bidean liburuan landu eta gero, Gari Garaialde argazkilari hondarribiarrak euskal iheslarien esperientzia kontatu nahi du, Josu Trueba lankidearekin batera. Alde egindakoak detektatu, haiekin bizitzera joan, eta idatziz, bideoa eta azgazkiz kontatzeko asmoa dute. Crowfunding kanpaina egin dute lanean hasteko.
Bihar, Gari Garaialde argazkilariari egindako elkarrizketa luzea argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak, edizio digitalean. Euskal iheslarien inguruko lana egiten hasi da Josu Trueba lankidearekin. Kaxa hutsak du izena, eta helburu hori dute, hutsunea betetzea, iheslari politikoen eguneroko bizipenak ezagutaraztea. http://vimeo.com/110132725