Espainiako Gobernuak katuen kolonien kontrola hobetzeko eta bultzatzeko diru laguntzak atera zituen urtarrilean, baina lehen aukera hori galdu zela esan du Elkarrekinek. Maiatzean bigarren deialdi bat ireki zen eta igandean itxiko da. David Nuñok erregistro bat sartu du HAZen bigarren aukera hori ez galtzeko.
Katu kolonien ongizate zein kontrolerako lan egiten du Hondarribiko Katuak taldeak udalerrian. 2017. urtean beste izen batekin abiatutako proiektuaren jarraipena da.
Hilaren 6 eta 7an Nazioarteko Katu Erakusketaren XVII. edizioa jasoko du Ficobak. 22 arraza ezberdinetako 140 katu ikusi ahal izango dira bertan.
Felina Nazioarteko Erakusketaren XVI. ekitaldia lurreratuko da asteburuan Irunen. 170 katuk hartuko dute parte, hogei arraza ezberdinetakoak.
Hondarribiko Udalak Katuak elkartearekin batera antolatutako kanpaina da. Herrian zehar informazio panelak ezarri dituzte nondik norakoak ezagutzeko.
Gaur (asteartea) goizean katu txuri bat galdu da Hondarribiko Soroeta auzoan eta jabeak laguntza eskatu du.