
Hilaren 20ra bitarte ospatuko dituzte auzoko jaiak. Horretarako, ia egunero, denetarik prestatu dute Katea-Landetxako bizilagunek.

Nolako Katea-Landetxa nahi dugu? galdera botako dute, eta asmoa da bizilagunen ideiak jasotzea espazioak egokitzeko, azpiegiturak proposatzeko...

Ostiralean festak eztanda egingo du auzoan. Halere, larrialdi egoerak behartua, ekitaldi gehienak moldatu behar izan dituzte, osasun neurriak bete daitezen.