Arrantzale jantziak soinean, dotore eta ilusioz irten dira gaur Trintxerpeko haurrak danborradan. Urteak ziren karmenetan haurren danborradarik ez zegoela, eta aurtengo jai egitarauaren berritasun nagusia izan da. Azkuenetik ibili ondoren, Euskadi Etorbidea zeharkatu eta Serafin Esnaola plazaraino joan dira danborrak joz, Sastakai txarangak lagunduta. http://youtu.be/ioxr9IsxlsE
Karmengo Amaren eguna da gaur, festetako egun handia Trintxerpen, eta aurten azkena. Oraindik, baina badago ospakizunetarako tartea. Hona gaurko egitaraua:
Karmen Jaiak ez dituzte oraindik denak eman, eta gaur Haurren Eguna ospatzen dihardute Trintxerpen. Goizean, Martinbertso eta Largabistarekkin jolasten aritu dira txikiak Serafin Esnaola plazan, eta handik, gehientsuenak barraken gunerantz irten dira.
Trintxer elkarteak antolatuta herri kirolen erakustaldia izan da gaur Trintxerpen Karmengo Amaren jaien barruan. Jokin Eizmendi aritu da harriak altxatzen, eta Saralegi eta Irazu, berriz, nor baino nor aizkoran.
Eguraldia lagun izateko itxaropenaz ekingo diote gaur Trintxerpen karmenak ospatzeari. Gaur iluntzean hasiko dira jaiak, eta asteazkenean bukatuko dira, Karmengo Amaren egunean.
Asteburuan jendetza ibili da Trintxerpen, karmenak ospatzen, baina festak oraindik ere ez dira bukatu. Asteazkena bitartean, oraindik ere, hamaika jarduera daude iragarrita, gehientsuenak haurrentzat. Apar festa, tailerrak, puzgarriak,... eskaintza zabala da datozen egunotan txikienentzat. Asteburuan hiru danborrada irten dira eta oraindik beste hiru irten behar dira. Irudietan, Azkuenekoa: http://youtu.be/SONsrXeAa-s
Etzirako antolatu dute Trintxerpen Julio Montoya Oroitaldiaren XXV. aldia. Karmenen jaien barruan antolatzen du urtero herri lasterketa Klub Atletiko Trintxerpek.