Atzo arratsean plenoa egin zuen Lezoko Udalbatzak. Zinegotzi berri bat du, gainera. Miren Tarragonak hartuko du Lucia Aranbururen tokia Bilduren udal taldean. Besteak beste, Pasaiako Portuaren ingurumen txostenari gobernu taldeak egindako alegazioak onartu zituzten, Bilduren eta EAJren aldeko botoarekin. EAJk bere aldeko botoa argudiatzerakoan zehaztu zuen kai berriaren alde zeudela, “baina borondate onarekin egindako 23 alegazio horiek aurretik dagoena hobetzeko direla, beraz alde bozkatuko dugu”. PSE-EEk, aldiz, kontrako botoa eman zuen, kanpo kaia ona delakoan eta badiaren birgaitzea eta kaia bertan mantentzea “bateraezinak” direlako. Iazko lanpostuen zerrendan aldaketak ere aztertu zituzten. Hala, Musika Eskolako langileek egindako berraztertzeak ez onartzea erabaki zuten Bildukoek. Beste alderdiek horren kontra bozkatu zuten. Mikel Antxon Arrizabalaga sozialistak musika eskolako langileei buruz galdetu zuen, eta Ainhoa Zabalo alkateak irailaren 2tik ari direla eskatutako bilerari itxoiten erantzun zion. Mikel Arruti zinegotziak Kultura arloan dedikazio esklusiboa eduki dezan alde bozkatu zuen Bilduk, eta besteek kontra. EAJko Kepa Garbizuk gogorarazi zuen “lehenengo aldia” dela Kultura zinegotziak dedikazio esklusiboa izango duela. Alkateak, baina, esan zion Hirigintza Saileko zinegotziak kobratzen ez zuela, “ez zuek agintean zeundetenean bezala”. PSE-EEko ordezkariaren esanetan, 13 zinegotzietatik hiruk dedikazioren bat izatea “gehiegizkoa” da. Arruti bera Udalbiltzan Lezoko Udaleko ordezkaria izatearen alde bozkatu zuten bere taldekideek. EAJko [...]
Kanpo kaia eta kaiko Herreraren biziberritzea hartuko dute hizpide bihar Batzar Nagusietan, EAJk gaiaren gainean aurkeztutako proposamen baten harira. Horren aurrean La Herrera Herrira Herri Batzordeak prentsa oharra helarazi du “ez dela eztabaid...
Kanpo kaiaren ingurumen txostena bukatzean publikoki aurkeztuko dutela iragarri du Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok, aurkezpen publikoa deitzearen konpromisoa bere gain hartuz. Uda aurretik agindu zuen bezala, ingurumen txosten berria urriaren 31rako bukatuta izango dutela berretsi du Portu Agintaritzako buruak, eta planaren aurkezpen publikoa data horren bueltan izango dela iragarri du. Bere bigarren administrazio kontseilua izan zenaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Lucio Hernandok, atzo, bileran jorratu behar zituztenak prentsaren aurrean aurreratzen ari zela. Esan zuenez ingurumen txosten berria «teknikoki eta zientifikoki akatsgabea» izan dadin gogor ari dira lanean. Aurreko txostenak 1300 alegazio jaso zituela gogorarazi zuen Portuko buruak eta horiek denak gainditzeko ahaleginean ari direla azaldu zuen. Trafikoaren beherakada Urtebeteko epean portuko merkantzien trafikoak %7,3 jaitsi egin dela esan zuen Hernandok. Abuztura arte eta iazko datuekin alderatuta 176.800 tona gutxiago mugitu ditu Portuak. Honenbestez, krisiaren eragina nabaritzen ari direla eta datuak ezkutatzeko ez daudela aitortu zuen Portu Agintaritzako buruak. Arrantzan eta autoetan dituzte daturik baikorrenak, baina siderurgikoetan 500.000 tona gutxiago mugitu dituztela esan zuen. Edonola ere, uzkur, baina trafikoen aurreikuspenei eusteko itxaropena agertu zuen Portuko buruak. 4 milioi tona mugitzea aurreikusi dute. Horrez gain, Portuaren administrazio kontseiluan bi kide berri ariko direla iragarri zuen Hernandok: Errenteriako udalaren ordezkaria EAJko [...]
Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) ordezkari bat, Lucio Hernando presidentearekin batera, Ingurumen Ministerioko ordezkariekin bildu da. Portu Agintaritzak adierazi duenez, “ohiko bilera” izan da, Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren “...
Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente Josetxo Aranbururi eta Portu Agintaritzari kargu hartu die udalak. San Miguel Ligaren barruan larunbatean San Pedrok antolatuko duen estropada diruz lagundu edo ez berriz aztertuko duela iragarri du udalak. Gobernu Taldeak ez ditu gustuko atzo estropadaren aurkezpenean jazotakoak. Kexu agertu da, estropada diruz lagundu arren, ez dituztelako aurkezpenera gonbidatu. “Prentsan irakurri dugu datorren larunbatean gure udalerrian TKE Ligako estropada bat jokatuko dela; izan ere, udala ez dute gonbidatu, laguntza materialak eta ekonomikoak ematen dituen arren”, kexatu dira. Portu Agintaritzaren “xantaia” Portu Agintaritzak herriko arraun elkarteei “xantaia” egiten diela iritzi dio Gobernu Taldeak, esan dutenez “gure herriko kirol elkarteak eta herrian egiten den hainbat ekitaldi erabiltzen dituelako proiektu zaharkitu baten aldeko propaganda egiteko”. Kanpo kaiaren aldeko babesa lortzeko asmoz Portu Agintaritzak “zitalkeriaz” jokatzen duela uste du udalak “funts publikoak erabiliz, arraun elkarteak kinka larrian jartzen dituelako: pasaitarrek gogor arbuiatutako proiektu baten alde egitera behartzen ditu, diru laguntzarik gabe geratu nahi ez badute”. Hausnartzeko eskaera Pasaiako Portu Berria I. Bandera du izena bihar San Pedrok antolatutako estropadak, eta aurkezpenean, Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente Josetxo Aranburuk kanpo kaiaren aldeko defentsa sutsua egin zuen. “Lehendakariari ere kargu hartu nahi diogu”, adierazi du udalak, “joko zikin horretan parte hartzeaz gain, proiektuari [...]
Batzar Nagusietako talde sozialistak Martin Garitano ahaldun nagusiari galdetu dio ea Gipuzkoako ekonomiarentzat portuko jarduera eta jarduera komertziala mantentzea “positiboa” den. Rafaela Romero batzarkideak bota dizkion hiru galderetati...
Ordubete. Horixe Portu Agintaritzako presidente berriaren lehen prentsaurrekoaren iraupena. Luze eta zabal aritu da gaur goizean Lucio Hernando kazetariek luzatutako galderei erantzunez. Bera presidente denetik lehen Administrazio Kontseilua idan da gaur goizekoa, eta bileraren aurretik irten da prentsa aurrera, batzarrean jorratu behar zituzten gaien berri ematera. Hiru gai nagusi aipatu ditu, nahikoa teknikoak gehienak eta horietako batek bereganatu du prentsa aretora bildutako gehienen arreta, kanpo kairako Ingurumen Iraunkortasunerako Txostena, hain zuzen. Zirt edo zart egiteko garaia Hernandok esan duenez, ingurumen txosten berria lantzen ari dira, Espainiako Ingurumen Ministerioaren tutoretzapean. Urriaren 31erako prest izango dela hitz eman du, eta txostena Madrilen aurkeztuta horren berri emateko prentsaurrekoa deituko dutela aurreratu du. Zirt edo zart egiteko unea dela uste du Hernandok, eta Ingurumen Txosten berria aurkeztuta Espainiako Ministerioaren erabakia onartu besterik ez dela izango esan zuen: “Hemen ez dago porrotik. Ingurumen txostena aurkeztuko da eta Ministerioak onartzen badu lehen urratsa egingo dugu, urrats oso garrantzitsua”. Ingurumen Ministerioak proiektuaren mugarri kritikoak zeintzuk diren zehaztu duela eta horiei irtenbidea bilatzeko lanean ari direla esan du, “gelditu gabe, are enfasi handiagoarekin”. Txosten berrian ingurumen iraunkortasunaz gain, iraunkortasun ekonomikoa eta soziala kontuan hartuko dituela esan du Hernadok eta zentzu horretan plan ekonomiko finantzarioa ere berrikusten ari direla [...]
Pasaiako Portuko Plan Zuzentzailea tramitatzen ari dira eta horren haritik Aralarrek “legeari muzin egin izana” leporatu dio Eusko Jaurlaritzari. Atzo kontroleko bilera izan zuten eta Aralarreko legebiltzarkide Dani Maeztuk salatu zuen Jaur...
Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando Madrilen izan zen herenegun, Ingurumen Ministerioan, kanpo kaiaren gaineko bilera batean, eta bidaia baliatu zuen hango zuzendari orokor Jesus Huertasi Pasaiara etortzeko gonbidapena luzatzeko “lehen eskuti...
Espainiako Ingurumen Ministerioak (MMARM) ez du begi onez ikusten Pasaiako kanpo kaiaren proiektua. Alegazioak aurkeztu dizkio Portu Agintaritzaren Ingurumen Iraunkortasunerako Txostenari, kanpo kaia egiteak kalte “ezin itzulizkoak” eragingo lituzkela iritzita. Larrienak izanagatik,baina, eragozpen bakarrak ez dira ingurumenari dagozkionak. Ekonomikoki “jasanezia” litzatekela iritzi dio Ingurumen Ministerioak. Alegazio erabakigarria MMARMek egindakoa Iraunkortasunerako Txostenari aurkeztutako 1.012 alegazioetako bat da, baina alegazio erabakigarria izan daiteke, Ministerioari dagokiolako kanpo kaia egin ahal izango den edo ez erabakitzea. Lehengo astelehenean ezagutu zen berria, hedabide batek zabaldutako informazioari esker, eta erreakzioak errenkan eragin ditu, batez ere, kanpo kaiaren kontra dauden eragileen artean. Portu Agintaritzako presidente berri Lucio Hernandok, bestalde, maiatzean Espainiako Ingurumen Ministerioko kideekin bilduko dela iragarri du, Iraunkortasunerako Txostenean jaso beharreko neurri zuzentzaileak aztertzeko eta prestatzeko. PASAIAKO PORTU AGINTARITZA: “Ingurumen Ministerioaren txostena beste alegazio bat da, baina kontuan hartuko dugu” Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak nabarmendu du Ingurumen Ministerioaren txostena Ingurumen Iraunkortasunerako Txostenari jarritako “beste alegazio bat” dela “beste askoren artean”; izan ere, azaldu duenez, Ingurumen Ministerioaren txostena 2010eko abenduaren 1ekoa da. Horrela, kanpo kaiaren eraikuntzari makilakadarik ez diola ematen nabarmendu du, El Pais egunkariak adierazitakoaren haritik. Eta esandako hori indartzeko orain hiru aste Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Portu Agintaritzak [...]
Greenpeacek alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari. Talde ekologistaren arabera, dokumentu berriak ez die “gai garrantzitsuei erantzunik ematen”, hala nola, zerbitzu eta eki...
Pasaiako Portu Azpiegiturei buruzko Plan Zuzendariari eta Ingurumen Jasangarritasunari buruzko txostenari alegazioak aurkezteko epea dela eta, EAk “kanpoko portuaren proiektua behin betiko baztertu” behar dela adierazi du, “proiektu hori delako oztopo nagusia Pasaiako badiaren biziberritzeari heltzeko”. Kanpo kaiaren ordez, portu mistoa defendatu du EAk, “bideragarritasuna duen aukera bakarra” delako. Horrez gain, Bilbo eta Baionarekin elkarlanean aritzearen alde egin du: “Pasaia ezin da lehia batean sartu, kontrakoa baizik”. Ildo horretatik, Bilbok eta Pasaiak kudeaketa bateratua behar dutela iritzi dio, eta bi portuetarako agintaritza bakarra proposatu du. Horrenbestez, 2010ean egin bezala, oraingoan ere alegazioak aurkeztu ditu EAk. Lau ardatz dituzte. Lehenengoa, merkantzien trafikoak ez duela kanpo kaia justifikatzen. Hala, portuko trafikoa murriztuz joan dela jakinarazi du, eta beraz, egungo azpiegiturak eskariari erantzuteko nahikoa direla iritzi dio. Bestetik, inbertsio oso handia dela adierazi du, eta “zalantza asko” sorrarazten dituela. EAren arabera, Xixon eta Coruñako kanpoko portuak porrota izan dira: “Kanpoko portuen eredua ere bazterturik dago Europan”. Hirugarren ardatza proiektuak ingurumenean izango lukeen kaltea da, “ez bakarrik Jaizkibelen, baita Ulia eta Ipar Euskal Herriko kostaldean, eta Gipuzkoako hondartzetan ere”. Horiek sekulako balioa dutela gogorarazi du, eta Natura 2000 sarean daudela. Azkenik, Portuak badiaren biziberritzea kanpo kaiaren menpe utzi duela adierazi du: “Diru iturri bezala [...]
“Errealitateari erantzun nahia baino, marketin kanpaina” ikusten du Ezker Batuak (EB) Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak onartu berri duen Ingurumen Txostenean: “Berritutako txostenean, aurreko planari aurkeztutako alegazio...
Txostena onartuta, bigarrenez jarriko dute jendaurrean, 45 egunez, hala nahi duen orok alegazioak aurkez ditzan. Portuko Administrazio Kontseiluak “eraldatutako” Ingurumen Txostena onartu du. Atzo eguerdian bildu ziren kontseilariak, ezohiko deialdian, Portu Agintaritzak bigarrenez landu duen Ingurumen Txostena aztertu eta bozkatzeko. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak gonbidatu gisa parte hartu zuen Administrazio Kontseiluan, baina ez zuen boto eskubiderik izan. Administrazio Kontseilua hasi aurretik, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando prentsaren aurrera irten zen, Portuko zuzendari Gregorio Irigoien eta proiektuetako buru Cesar Salvadorrekin batera. Eraldatutako Ingurumen Txostenaren gaineko azalpenak eman zituzten, aztertu dituzten balizko alternatiben gaineko datu esanguratsuak nabarmenduz. Atzo onartu zuten Ingurumen Txostena, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren alegazioa jaso zuenaren eraldaketa da. Kanpo kaia «jasangaitza» zela, eta “ingurumenaren gaineko kalteak itzulezinak” izango liratekeela esan zuen orduan Madrilgo Ingurumen Ministerioak. Akatsak zuzenduz Atzo azaldu zutenez, moldatutako txostenean, orduan egin ziren akatsak zuzentzen ahalegindu dira, ingurumenaren gaineko eragina txikitze aldera, neurri zuzentzaileak proposatuz. Txostena onartuta jendeaurrean jarriko dute orain, 45 egunez, alegazioetarako. Ondoren, Frantziako Estatuari jakinarazpena helaraziko diote, eta Ingurumen Memoria osatzeari ekingo diote, Espainiako Ingurumen Ministerioarekin elkarlanean. Memoria osatuta, Espainiako Sustapen Ministerioari hori helarazi, eta horrek hartu behar du azken erabakia, Portuaren Plan Zuzentzaileari argi berdea emanez, edo atea itxiz. Lucio Hernandok atzo esan [...]
Foru Aldundiko gobernua kanpo kaiaren kontra dagoela esan zuen atzo Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatu Juan Carlos Alduntzinek. Portu Agintaritzako administrazioaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Alduntzinek, izan ere atzotik berta...
Kaia handitzeko dauden proiektuen artetik «jasanezinena» Pasaiakoa dela iritzi dio Greenpeacek. Pasaiako kanpo kaiaren egitasmoa gelditu beharra dagoela iritzi dio Greenpeacek. Moratoria bat eskatu berri du proiektuarentzat, talde ekologistaren ustez...
“Faraonikoa” iritzi dio UPyDko legebiltzarkide Gorka Maneirok Pasaiako kanpo kaiaren egitasmoari. Ez dela beharrezko iritzi dio, eta ingurumenaren ikuspegitik “tamaina handiko zentzugabekeria ” suposatuko duela esan du. Horrez g...
MIKEL PERUARENA / GIPUZKOAKO HITZA Gas, ikatz, biodiesel eta petrolioz betetako itsasontziak, Jaizkibelgo itsaslabarren gainean eraikitako kanpo portuan amarratzen. Irudi hori agertzen du Pasaiako Portu Agintaritzak, kanpoko kaia eraikitzeko idatzia duen plan estrategikoan. Izan ere, elektrizitatea sortzeko eta sektore energetikoari lotutako jarduerek garrantzi berezia dute portu berriaren proiektuan. Ez alferrik, portu agintaritzak idatzitako ingurumen eraginaren txostenak zehazten ditu energia sorrerari lotutako instalazioek zenbateko eremua hartuko luketen kanpoko kaian: ikatza eta kokearentzat, 180.000 metro koadro gordeko lirateke; beste hainbeste behar lirateke gas naturalarentzat; biodieselari eta petrolio produktuei lotutako jarduerek 40.000 metro koadro hartuko lituzkete. Guztira, portu berriaren eremuaren %43 inguru da hori. Ingurumen eraginaren txostenak 175 hektareako kanpo kaia eraikitzea aztertzen du. Miguel Buenek, portu agintaritzako presidente izan zen garaian, orain bi urte, zehaztu zuen 135 hektareakoa izango zela portu berria, lehen fasean. Ez da zehaztu, ordea, eremua murrizteak zein ondorio izango dituen egitasmoan. Eta, beraz, ez dago argi zenbat leku eta zer jarduera eraman nahi dituzten sustatzaileek kanpoko kaira. Ideia batzuk argi daude, ordea, eta kanpo kaiari buruzko aukera guztietan energiari lotutako jarduerak nabarmentzen dira. Portu berriko salgai trafikoen artean, ikatzak eta petrolio kokeak garrantzia irabaziko luketela zehazten du ingurumen eraginaren txostenak, baita energiari lotutako gaiak sartzen hasiko liratekeela ere: [...]
Sinatzaileen artean, Francisco Miner Pasaiko portuaren zuzendari ohia, eta beste zortzi donostiar daude Pasaiako kanpo portua birplanteatzeko eskaera aurkeztekoak ziren atzo iluntzean hirigintza zein ingurumen alorreko 16 aditu. Koldo Mitxelenan ezagutarazi beharreko testuaren arduradunen artean bederatzi donostiar daude; Francisco Miner tartean. 1978tik 1994ra Pasaiako portuaren zuzendari izandakoaz gain, Aines Arizmendi itsas gaietan ingurumen aholkularia, Pedro Maria Azkue bide kanal eta portuetako ingeniaria, Iñaki Bolibar arkitekto eta hirigilea, Christian Brase arkitekto hirigilea eta EHUko irakaslea, Santiago Eraso Donostia 2016ko kultura zuzendaria, Juan Gutierrez bide, kanal eta portuetako ingeniaria eta Pasaiako Portu eragiketen arduradun ohia, Mikel Iriondo abokatu eta hirigilea, Javier Olaberri abokatu zein ingeniaria, eta Koldo Unzeta EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna. Beraien proposamenaren berri izateko Gipuzkoako gizartearen hainbat sektoretako 100 lagun gonbidatu zituzten. Azpiegituraren ezaugarriak kontuan hartuta, proiektua berriro hausnartzeko eskaera luzatu dute ekonomia eta ekologia arrazoiak nahiz proiektuari buruzko eztabaida falta argudiatuta. Aurkeztutako dokumentua bost ardatzen inguruan antolatutako proposamenak luzatu dizkiote agintari publikoei zein iritzi publikoari. Pasaiako badia eta ingurua biziberritzea premiazko eta presazkoa izanik, birgaitzerako kanpo portua beharrezkoa ez dela nabarmendu dute; horretarako alternatibak badirela zehaztuz. Horregatik, ingurumen, suntsipen eta kostu ekonomikoak baloratu, eta «datu nahiz zifra fidagarrien bidez», bide bakarra dela frogatzea nahi dute. Erakunde eta pertsona inplikatuek emandako [...]