Mende erdia pasa da dantza taldea sortu zenetik, eta urtemuga esanguratsu hori goratzeko, egun osoko jaialdia antolatu dute. Kemeneko kideek taldearen parte izan diren dantzari, musikari eta bidelagunekin ospatu nahi dute egun handia.
Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek Inauteri Kalejira egingo dute ostegunean, hilaren 27an, Alde Zaharrean; 18:30ean abiatuko dira Kultur Etxetik. Eta larunbatean, Kemen Dantza Taldeak antolatzen duen Euskal Inauterian parte hartuko dute, Irunen. 12:00etan hasiko da Pio XII. plazan.
Tourra uztailaren 3an iritsiko da Irunera, eta hainbat jarduera prestatu ditu Gure Eskuk lasterketaren etorreragatik. Horrez gain, Gure Eskuren furgoneta ibiltaria Mosku plazan izango da larunbat honetan egitasmoaren berri emateko.
Alde Zaharreko kaleetatik Inauterietako kalejira egin dute Musika eta Dantza Eskolako ikasleek.