Ostegun eta ostiralean izango dira postariaren eta erregeen kabalgatak. Ostegunean 18:00etan hasiko da segizioa. Ostiralean, berriz, 19:15ean abiatuko dira Hiru Erregeak Hermandadera.
Murrizketarik gabe egingo da Errege Magoen desfilea, eta 18:30ean hasiko da Letxunborro hiribidean. Asteazkenean, hilak 4, pajeak udaletxean izango dira gutunak jasotzen.
18:00etan irtengo dira Tulle kaletik, eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI kaleak zein Nafarroa etorbidea eta Gamon Zumardia pasako dituzte. 19:00etan iritsiko da udaletxe parera. Harrera, baina, Merkatuzarren izango da.