judoa

Amets Sarasuak bigarren garaipena lortu du Espainiako Kopan eta rankineko lehena da

Joan den asteburuan Murtzian lehiatu ziren Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kadeteak. Bertako Infanta Cristina Goi Errendimenduko Zentroan kontzentratuta zegoen Espainiako selekzioarekin entrenatzeko aukera izan zuten, eta larunbatean Totana herrian lehiatu ziren, Espainiako Kopako proban. Guztira 300 kirolari elkartu ziren bertan eta Hondarribiko taldetik esan dutenez, “gure judoken jarduna oso ona izan zen”. Amets Sarasuak eta Lidia Yarzak lehen postua eskuratu zuten. Sarasuaren kasuan, irabazten duen Espainiako Kopako bigarren proba izan zen eta rankineko lehen postua sendotzeko aukera izan du. Iker Otegi gazteak ere oso txapelketa ona burutu zuen, baina finalean galdu eta bigarren geratu zen. Oier Goikoetxea eta Andoni Gorrotxategi bosgarren geratu ziren. Biek domina lortzeko aukera izan zuten baina brontzerako borroka galdu zuten. Bosgarren postuarekin rankinerako puntuak pilatu zituzten. Kadeteak Iruñean eta helduak Hernanin Asteburu honetan bi txapelketetan lehiatuko dira Ama Guadalupekoa klubeko judokak. Kadete Mailakoak Iruñeara joango dira, Espainiako Kopako beste proba batean parte hartzeko. Eta nagusiek Hernanin dute zita, udal kiroldegian egingo duten Euskadiko Txapelketan.

admin

Palavecinok eta Rodriguezek bigarren dan-a lortu dute

Joan den larunbatean Ander Palavecino eta Jon Rodriguez Ama Guadalupekoa taldeko judokek 2. dan-a lortu zuten, Euskadiko Federazioaren epaimahaiaren aurrean egindako probaren ondoren. Helburua gauzatzeaz gain, erakutsitako maila teknikoagatik zoriondu zituzten bi hondarribiar gazteak. Hurrengo egunean, igandean, Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa egin zuten. Nesketan, Lidia Yarzak urrea eskuratu zuen eta Amaia Curielek brontzea. Mutiletan Aritz Sagarzazuk zilarra lortu zuen, 60 kiloetan. Hiru kirolari horiek eta Ander Palavecinok Euskadiko txapelketan parte hartzeko sailkatzea lortu zuten. Hilaren 16an egingo dute Helduen Mailako Euskadiko Judo Txapelketa, Hernaniko udal kiroldegian. Pisu eta lurralde bakoitzeko (araba, Bizkai eta Gipuzkoa) hamalau kirolari lehiatuko dira bertan.  

admin

Ama Guadalupekoak Ihosvani Veitia entrenatzaile kubatarra fitxatu du

Ama Guadalupekoa Judo Taldeak Ihosvani Ronaldo Veitia kubatarra fitxatu du entrenatzaile taldea osatzeko. Kubako emakumeen selekzio indartsuaren entrenatzailearen semea da eta Argentinan, Portugalen eta Herrialde Katalanetan lan egin izan du. Taldetik esan dutenez, “erabakia, Daniel Palavecino zuzendari teknikoak diseinatutako handitze planaren barruan kokatzen da. Palavecinoren nahia da Hondarribiko judoken unibertsitate ikasketak eta eliteko kirol jarduera bateragarria egin ahal izatea da, beste autonomi elkarteetara joan behar izan ez dezaten”. Horren harira, Ama Guadalupekoak Portugal, Sicilia, Genova eta Bulgariako talde batzuekin hitzarmena sinatu du, kirolari eta entrenatzaile trukatzeak egiteko. Horren adibide, hilaren lehen astean Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa jokatzeko etorritako zenbait klubetako judokak herriko kirolariekin batera entrenatu ziren. Ikasturte honetan, besteak beste, Portugalen astebetez eta Bulgariako Silven herrian hamar egunez ariko dira Hondarribiko judo taldeko gazte batzuk.

admin

Judozaleek eta judokek Jostaldi bete dute

Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa jokatzen ari dira gaurkoan Jostaldi pilotalekuan. Hainbat herrialdeetatik etorritako gazteak -kadeteak, hain zuzen- lehiatzen ari dira kategoria ezberdinetan. Jostaldi pilotalekua jendez gainezka agertu da goizean zehar eta publiko zabalaren artean, judogi urdinak eta txuriak nagusitu dira. Hala, lehiaketa egun osoan zehar luzatuko da gaurkoan eta bihar, stage-a izango da goizeko 09:30etik aurrera. Halaber, podiumaren berri ere emango dute biharkoan.

admin

Judoka alebinek zortzi domina lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan

Judoko Alebinen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten asteburuan Hernaniko kiroldegian. Oarsoladeko Allerru eta Donibane taldeek, zein Hondarribiko Ama Guadalupekoak paper txukuna bete zuten Hernaniko tatamian. Oarsoaldetik joandako ordezkaritzari dagokionez, bi urrezko domina eskuratu zituzten. Lorea Etxabe 52 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, lehen aldiz. Iazko txapelketako finalean garaitu zuen arerioarekin topatu zen lehenengo borrokaldian, eta aurten bai, Etxabek irabaztea lortu zuen. Bigarren kanporaketa hamar segundotan gainditzea lortu zuen, eta finalean Usurbil Judo Taldeko judoka bat gainditu zuen. Maddi Lertxundi 34 kiloz azpiko kategorian izan zen nagusi, bigarren urtez jarraian. Finalaurrekoa eta finala ippon bidez irabazi zituen. Ohier Urbietak, bestalde, zazpigarren postua eskuratu zuen jokatu zuen lehenengo txapelketan. Taldeko arduradunak pozik daude lortutako emaitzekin. Adierazi dutenez, taldeko bi kide finalera iristea, bi urtez jarraian, “ez da kasualitatearen emaitza”. Taldeko haurren gurasoen zein beste laguntzaileen babesa eskertu dute.   Hondarribiarrek, hiru urre Oarsoaldeko taldeetako judokez gain, Bidasokoek ere paper txukuna bete zuten Hernaniko kiroldegian. Horrela, urrezko hiru domina eraman zituzten Hondarribira Ama Guadalupekoa taldekoek. Maialen Alza, Gorka Mondia eta Jon Pascual izan ziren podiumeko lehenengo mailara igo zirenak. Beste hiru judokek ere eskuratu zuten domina. Hala, Oier Goikoetxeak zilarrezkoa zintzilikatu zuen lepotik, eta Unai Bermejok eta Gorka Aranbarrik brontzezkoa. Bestalde, Lidia Yarza hautatu [...]

admin

Amets Sarasuak zilarrezko domina lortu du Madrilen

Amets Sarasua Ama Guadalupekoa taldeko judoka lezoarrak zilarrezko domina eskuratu zuen asteburuan Madrilen jokatutako Kadete Mailako Espainiako Kopako lehiaketan. Sarasuak finalerako txartela lortu zuen 70 kiloz azpiko kategoriako aurkari guztiak ippo...

admin

Entrenamendua eta alebinen taldekako judo txapelketa, asteburuan

Asteburu honetan izango da Allerru judo taldeak antolatu duen judo maratoiaren bigarren saioa. Hala, bihar eta etzi izango da judoa ikusteko aukera Bekoerrota kiroldegian. Bihar arratsaldean entrenamendu moduko erakustaldia egingo dute Bekoerrotan. Guz...

admin

Jon Gaintzak eta Amets Sarasuak urrea eskuratu dute Euskadiko lehian

Pasa den asteburuan jokatu zituzten Lezoko Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu zituzten pasa den asteburuan herr...

admin

Etxeko judokak bikain, Bekoerrotan jokatutako txapelketetan

Asteburu honetan jokatu dituzte Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu dituzte pasa den asteburuan. Larunbat arratsaldean jokatu zituzten Kadete Mailako norgehiagokak, eta ez zen sorpresarik izan. Izan ere, Usurbil Judo Taldeko Xabier Cazorla lezoarrak irabazi zuen. Nagusitasun handia erakutsi zuen. Horrela, Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen.   Igandean bi txapelketa Herenegun, berriz, 23 urtez azpikoen eta alebinen txanda izan zen. Horrela, 23 urtez azpikoan ere Lezoko judokek paper ona bete zuten. Hala, Cazorlatarrak euren kategoriatan finalera iritsi ziren. Anaia zaharrenak, Andonik, bere pisuan irabaztea lortu zuen. Xabierrek, aldiz, bezperan Kadete Mailako txapelketa jokatu arren, 23 urtez azpikoan parte hartu arren, herenegun ere lehiatu zen. Finaleraino iritsi zen Cazorla, baina Aitzol Sacristanek garaitu zuen lezoarra, ippon bidez. Zonaldeko alebinen txapelketa ere igande goizean jokatu zuten, eta Allerru judo taldeko bi parte hartzaile izan ziren: Maddi Lertxundi eta Lorea Etxabe (-34 eta -48 kategoariatan, hurrenez hurren). Oiher Urbietak, berriz, ezin izan zuen parte hartu lesio bat dela eta.

admin

Eskola adineko Espainiako Judo Txapelketan lau domina lortu ditu Ama Guadalupekoa taldeak

Ama Guadalupekoa Judo Taldeak lau zilarra lortu ditu asteburuan Leganesen (Madril) egin den Haur eta Kadete Mailako Espainiako Judo Txapelketan, zilar eta brontze bana adin bakoitzean. Maialen Ramosek eta Aitor Goikoetxeak zilarra lortu zuten eta Oier Goikoetxeak eta Javier Estevas-Guilmainek brontzea.

admin

Ama Guadalupekoak ordezkaritza zabala izango du eskola adineko Espainiako Judo Txapelketan

Hondarribiko haur eta kadete mailetako judokek bost urrezko domina lortu zituzten Euskadiko Txapelketan eta Espainiakorako sailkatu dira. Beste hiru kirolari zuzenean sailkatu dira, estatuko rankineko lehen postuetan daudelako.

admin
Gehiago