Sahararen aldeko kanpaina arrakastatsua ari da izaten aurten ere Hondarribiko ikastetxeetan. Tindoufeko kanpamenduetako gabeziak murrizteko bilketa egiten ari dira eskoletan eta bihar arratsaldean eta etzi supermerkatuetara zabalduko dute. Azukrea, arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea, sardinak oliotan eta emakumezkoentzako konpresak behar dituzte.