Elkartasuna hezkuntza kontua da

Sahararen aldeko kanpaina arrakastatsua ari da izaten aurten ere Hondarribiko ikastetxeetan. Tindoufeko kanpamenduetako gabeziak murrizteko bilketa egiten ari dira eskoletan eta bihar arratsaldean eta etzi supermerkatuetara zabalduko dute. Azukrea, arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea, sardinak oliotan eta emakumezkoentzako konpresak behar dituzte.

Josune Iridoy Talaiako HHko ikasketaburua, Satarkako sarrera txukuntzen

Josune Iridoy Talaiako HHko ikasketaburua, Satarkako sarrera txukuntzen

Tadamum Bidasoko Sahararen aldeko lagunen elkarteak antolatuta, janariak eta oinarrizko produktuak biltzen ari dira egunotan Hondarribiko ikastetxeetan, Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetan dituzten gabeziak arintzeko. Talaiako herri eskolako zuzendari Idoia Latasak azaldu duenez, txikienak dira gehien ari direnak laguntzen eta Satarkako eta Biteriko zentroetako sarreretan hainbat kutxa pilatu dira dagoeneko. Bihar supermerkatuetara zabalduko da bilketa, Eroski, Super BM, DYA, Aliprox eta Sokoara. Ostiral arratsaldean eta larunbatean, egun osoz, ibiliko dira boluntarioak Hondarribiko saltokietan. Lagundu nahi duenak 666 50 13 50 telefono zenbakira dei dezake.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.