Jarduketen hurrengo urratsa San Juan plazako aparkalekuko sarrera egokitzeko lanak dira, eta obrak martxan dira jada.
Egun dauden 14 instalazioak, 17 izango dira aurrerantzean. Nagore Laffage parkean komun berri bat ezarriko da, eta San Juan eta Zabaltza plazetan bi berri jarriko dituzte. Azken bi horiek Santiagora lekualdatuko dira.
Zatika egiten ari dira lan hauek jende andana igarotzen den ingurua delako. Itxura berriagatik Laliren eta ONCEren kioskoak lekualdatuko dituzte plazatxoko beste puntu batera.