
Udal langile plantilla osatzeko proposmena aurkeztu zuen Abotsanitzen udal taldeak osteguneko osoko bilkuran, baina gehiengoa baliatuta jeltzaleek euren proposamen propioa onartu zuten azkenean.

Iaz GKEei "garapenerako lankidetza programak" egiteko diru laguntzen deialdia zabaldu gabe geratu zela deitoratu dute jeltzaleek.

2024ko aurrekontutik 5,4 milioi euro gastatzeke daudela nabarmendu dute jeltzaleek eta adierazi dute herritarrek udal funtsen erabilera gardentasunez ikusteko zailtasunak dituztela.

Bihar Txingudiko Uren Mankomunitatearen Ohiko Batzarra egingo da, eta hiriko EAJk proposatu du uraren kontsumoaren tarifak ezartzeko beste eredu batzuk aztertzea.

Irungo alderdi jeltzaleak udaleko Ogasun ordezkariei eta udal gobernuari ordenantza fiskaletan familia ugari bereziak eta guraso bakarrekoak kontuan har ditzala eskatu die.

Mugikortasunaren Europako Astea dela aprobetxatuz, jeltzaleek mugikortasun jasangarriaren bidea jorratzeko hainbat neurri proposatu dituzte.

Irungo EAJk Javier Martinez Callejo arkitekto hirigile aditua gonbidatu du Irunera ostiralean etorkizuneko hirien beharrei buruzko ikuspegi bat eskaintzera.

Jeltzaleek hiriko ondarearen aldeko apustua egin eta Irunentzat onuragarriak diren akordioak lortu nahi dituztela baietsi dute.