Udal gobenuari konpromisoak ez betetzea leporatu dio EAJk
2024ko aurrekontutik 5,4 milioi euro gastatzeke daudela nabarmendu dute jeltzaleek eta adierazi dute herritarrek udal funtsen erabilera gardentasunez ikusteko zailtasunak dituztela.

Hondarribiko Udal Gobernuak 2024ko Aurrekontuak osorik exekutatzeko konpromisoa hartu zuen iaz eta aurrekontu horien betearazpena eta xehetasun guztiak, gainera, publikoki emango zituztela adierazi zuten. Gaurkoan hartutako konpromiso horiek bete ez izana leporatu die Hondarribiko EAJk.
Iaz onartutako aurrekontuaren zati bat, 5,4 milioi, gastatu gabe geratu zirela esan dute jeltzaleek [29milioi euroko aurrekontua onartu zuen udalbatzak] eta beraz, “proiektuen eta konpromisoen zerrenda luzea” gauzatu gabe geratu dela: Goiko errota, Muliateko zubia, Mendeluko Open Gela, San Telmo Gaztelua, Guadalupeko gotorlekua, HAPO, Visesarekin hitzarmena, edo Auzobideak proiektua, dira jeltzaleek aipatu dituzten konpromisoetako batzuk.
Hortaz gain, herritarrek udal funtsen erabilera gardentasunez ikusteko zailtasunak dituztela adierazi dute ere. Beraz, udal gobernuari “jarrera apalagoa” eskatu eta gauzatu gabe utzi dituzten proiektu horien zergatia azaltzeko galdegin diete.