
Azabaratza garbitzea da Itsas Gelaren asmoa. Izan ere, azken urteetan zabor asko aurkitu dute han Itsas Gelako kideek, ingurumen egoera aztertzera joan direnean. Horregatik, Azterkosta 2011 programaren barnean irteera antolatu du datorren iganderako. ...

Egutegi ofizialetik kanpoko irteera antolatu du Jaizkibelek larunbaterako, Kutxu herritik abiatuta. Jaizkibelek larunbaterako deitu duen irteera ez zegoen aurreikusita, baina Trebiñuko Biraren barruko irteerek izan duten arrakasta ikusirik, antolatzai...

Zuberoaren Itzuliko bigarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendi Taldeak iganderako . Programatutako bigarren irteerarekin ekingo dio igandean Jaizkibel Mendi Taldeak Zuberoako Itzuliari. Izan ere, “behar teknikoak” tartean, lehen etapa urtarrilera atzeratu behar izan dute. Ündüreinetik Ospitalepeara bitarteko bidea osatuko dute, guztira hamahiru kilometro. Autobusa 07:00etan irtengo da. Interesdunak gaur eta etzi pasatu daitezke Jaizkibelen egoitzatik izena ematera. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tk. webgunean zintzilikatu dute. Telefonoz ere bada izena ematerik, 943 51 47 00 zenbakira deituz.

Allerruren gizonezkoen bi futbol talde nagusiek bolada berberarekin jarraitzen dute, lehen taldeak txarrarekin eta bigarrenak onarekin. Allerru Bk Erregional Lehen Mailako taldeak bigarren postuan sendo jarraitzen du. Pasa den larunbatean Touring Bri i...

Eskola Agenda 21en ikasturteko lehen foroa egingo dute datorren asteartean, Gezala Auditoriumean, 11:30etik aurrera. Bertan zaborrei eta hondakinei buruz iazko ikasturtean ikasleek egindako eskaerei erantzungo diete udaleko ordezkariek. 2011/2012 ikast...

Pasaiako portuan 105,2 kilometro orduko haize ufadak neurtu dituzte gaur, eta Jaizkibelen 128, 2 kilometro ordukoak. Orduak aurrera egin ahala haizea baretuko dela espero dute adituek.

Herriko hiru eremuetako bioaniztasuna «hobetzea» izan da Udalak egin duen ekintza planaren helburua. Udalak ingurumena babesteko duen konpromisoaren baitan kokatu ditu doiketa lan horiek Ainhoa Zabalo alkateak: “Natura babesten dugula diogu, baina hitzek bakarrik ez dute balio. Hori praktikan jarri dugu”. Horrela, hirigintza plan orokorrak Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoa mugatzen dutela gogoratu zuen, eta hegoalderantz zabaldu zutela. Herri lurrak dira hiru eremu horiek: Altamiragain, Bakarraiztegi eta Jaizkibel. Azkeneko toki horretan atzo hasi zituzten lanak. Egindako lanaren azalpenak Altamiragaineko parkean eman dituzte Zabalok berak zein Leire Beteta Ingurumen teknikariak eta Javier Belza aholkulariak. Alde batetik, Iberdrolarekin tratua egin zuten, Altamiragaineko linea elektrikoa lur azpitik pasatzeko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bi diru laguntza jaso dituzte, guztira 65.944,50 eurokoa. Zuhaitzak landatu dituzte Altamiragain parkean, zuhaitzak moztea ekiditeaz gain, 440 zuhaitz (gorostia, erramua, elorria…) eta zuhaixka landatu dituzte, berriro basotzeko. “Bioaniztasun eskasa” duen parkea dela adierazi du Betetak, eta “potentzial handia” duela. Gainera, banbu japoniarra landare inbaditzailea gerizpean uzteko (horrela ez baita hedatzen) beste hainbat zuhaitz landatu dituzte Institutuaren ondoan. Bakarraiztegiko errekaren bazterretan zegoen zaborrarekin bost edukiontzi bete zituzten pasa den udaberrian (hiru tona eta erdi pasatxo). Babestutako zonaldea da Bakarraiztegikoa, eta zabor gehiago ez botatzeko 460 metroko [...]

Uliako eta Jaizkibelgo itsasertza ezagutzera emateko helburuz Itsas Gela elkarteak doako irteerak antolatu ditu. Interesdunek aldez eman behar dute izena, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta. Irteeretarako izena ematen dutenei mendiko botak eta ura eramateko eskatu diete. Ondoren, irteeren egutegia: Hilak 15: Aztertuko den zonaldea: Uliako Murgita Kala. : Herri Ametsa ikastolaren ondoan. Ordua: 09:30ean. Azaroak 12: Aztertuko den gunea: Jaizkibelgo Turria, Biosnar eta inguruak. Biltzeko tokia: Guadalupeko aparkalekua. Ordua: 10:00etan. Azaroak 13: Aztertuko den gunea: Jaizkibelgo mendebaldeko itsasertza (errota, fraileen hondartza…) Biltzeko tokia: Higerreko Farolaren ondoko aparkalekua, kanpinaren ondoan. Ordua: 09:30ean. Azaroak 27: Aztertuko den gunea: Jaizkibelgo mendebaldeko itsasertza. Azabaratza. Biltzeko tokia: Tiro eremuaren aparkalekua. Ordua: 09:30ean.

Jaizkibelgo itsasertzeko txoko ezkutuenak ezagutarazteko asmoz, ikus-entzunezko baten emanaldia antolatu zuen lehengo astean Donibaneko Itsas Mendik eta aste honetan ibilaldi batekin osatu nahi du jarduera. Hondarribiko Paradoretik hasita, Leutako baserritik pasatu eta Erentzin Portuko gainetik ibilaldia antolatu dute. Handik Labetxu eta Ixkirora joango dira. Tximistakurratuako hondartzatik abiatu eta Akerregiko bretxa gainditu eta gero, Azabaratzaraino jaitsiko dira. Azabaratzatik kantinara igo, eta handik igarota Bonasaitzara joango dira, itsasertzetik berriro Atalaira jaisteko. Donibaneko plazan bukatuko da ibilaldia. Irteera 08:00etan da, Meipitik. Paradoreraino autobusez igoko dira. Ez da ordaindu behar ezta izena eman beharrik.

Lezoko Marasma gazte mugimenduak salatu du Jaizkibel mendia “lehortzeko arriskuan” dagoela. Gazte taldekoek jakinarazi dute Txingudiko Zerbitzuak erakundea —Bidasoko uren zerbitzua kudeatzen duen erakundea—, lur azpiko sei putzutatik e...