
Herenegun egin zuen Allerru Mendi Taldeak ikasturteko azken txangoa. Taldeari izena ematen dion tontorrera igo ziren, eguraldi grisak lagunduta. Hamaiketakoa egin, eta eguzki printzek lagunduta abiatu ziren herrira. Bertan, merezitako dutxa hartu zuten, eta Uztarri tabernan bazkaldu zuten, haurrek lehendabizi, helduek ondoren. Asebeteta, 17:00etan sari banaketarekin hasi ziren, herriko plazan. Irteera gutxien egin dituztenek udalak emandako elastiko bat jaso zuten, zazpi edo zortzietan parte hartu dutenek finalisten kopa bat eta Kutxabanken oroigarria jaso zuten. Plenoa egin dutenek, oroigarriaz gain, lo zaku bat jaso zuten. Ondoren, aulkiaren jokoan eta eltze apurtzean ibili ziren.

San Martingo Harritik, Erraitzera, handik Lakora mendia (1.877 m) igotzeko. Horixe Jaizkibel Mendi Taldeak Zuberoako Biraren barruko zazpigarren irteerarako prestatu duen ibilbidea. Igandean da irteera. Interesdunek elkartearen egoitzan eman dezakete i...

Allerru Mendi Taldeak azkeneko irteera egingo du igande honetan. Horrela, Jaizkibel mendira egingo dute txangoa. Ohitura bilakatu da herriko mendi kuttuna bisitatzea, nahiz eta iaz tradizioari kale egin zioten. Lezotik atera eta Jaizkibel aldera egingo...

San Martingo Harriatik, Erraitzera, handik Lakora mendia (1877 m) igotzeko. Horixe Jaizkibel mendi Taldeak Zuberoako Biraren barruko zazpigarren irteerarako programatu duen ibilbidea. Yeguacero izenez ezaguna den inguruan emango dute bukatutzat ibilbidea, lakora menditik jaisterakoan. Guztira, 12,5 kilometro eta 450 metroko garaiera. Interesduneak elkartearen egoitzan eman dezakete izena bihar (hilak 13) edota ostiralean (Hilak 15), 20:00etatik 20:00etara. Telefonoz ere bada izena ematerik 943 514 700 telefono zenbakira deituta. Ibilbidearen gaineko informazio gehiago taldearen webgunean eskura daiteke.

Allerruren nesken taldeak bihar bukatuko du Emakumeen Ligako Igoera Fasea, hamalaugarren partida jokatuta. Aretxabaletan jokatuko dute, Arizmendi taldearen kontra, 17:30etik aurrera. Biharko partidan gertatuko dena gertatuta, Allerru laugarren postuan geratuko da. Izan ere, 21 punturekin, lau puntuko aldea ateratzen dio Arizmendiri berari. Hirugarren postuan dagoen taldeak, Hernanik, beste horrenbeste puntu ateratzen dizkie lezoarrei. Mutilak, Lezon Bihar arratsaldean ere Lezon hiru partida ikusteko aukera izango da. Denetan lehena Allerru Brena izango da. Lazkao jasoko du 15:45etik aurrera. Goierritarrak bigarren dira sailkapenean, eta lezoarrak, berriz, azkenak. Allerru-Jaizkibelek 17:00etan jokatuko du Bekoerrotan Egintzaren kontra. Villabonarrak sailkapeneko zuloan dira, 24 partidatan bi garaipen lortuta. Azkenik, 18:00etan, Erregional Preferenteko taldeak Lengokoak jasoko du Plazetan. Aurreko asteko porrota ahaztu behar dute garaipen batekin.

Euskadiko Auzitegi Gorenak apirilaren 24an emandako epaiaren arabera, Jaizkibel konpainiaren ibilbidea aldatzeko Herrizaingo Sailaren erabakia «apetaren» araberakoa dela onartu du. «Sententziak ondorioztatu du ez garela arriskua sortzen dugunak, zen...

Euskal Herriko Auzitegi Gorenak apirilaren 24ean emandako epaiaren arabera, Ertzaintzaren erabakia “apetaren” araberakoa dela onartu du. Hala, “ondorioztatu du arriskua ez datorrela guregandik, zenbait ikusleengandik baizik”, a...

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila Jaizkibelgo eta Uliako gune babestuen kudeaketarako plana garatzen ari da. Aipatu plana jendaurrean izan da, eta Eguzki Talde Ekologistak aipatu planari hamasei alegazio egin dizkiola zabaldu du. Eguzkik azaldu duenez, alegazioen helburu da Planaren eragiteko eremua zabaldu eta ingurumena babesteko helburuz hartuko diren neurrien kalitatea hobetzea. Horrez gain, aipatu eremuen kudeaketan herritarrek parte hartzeko aukera izan dezaten eskatu dute. Eremua zabaldu Eguzkiren arabera Higer lurmuturra eta Amuitz irla barne hartu beharko lituzke Planak. Horrez gaian, babestutako gunea hegoalderantz zabaldu beharko luketela iritzi diote. Eguzkiren arabera, gaur gaurkoz, babestutako gunea lurraren jabetzaren irizpideen arabera zehaztuta dago. Talde ekologistak, berriz, eremua zehazteko orduen lehenetsi beharko liratekeen irizpideak naturalistikoak beharko luketela uste du. Era berean, itsasora bidean ere, babestutako zonaldea handitzeko eskatu dute, uharri edo arrezifeak babesteko.Azkenik, Jaizkibel, Txingud Bidasoa eta Aiako Harria parkeen arteko balizko lotunean azter daitezen eskatu dute. Babes neurrian handitu Basotzeari edo oihanberritzeari proposatuko neurriak dira, Eguzkiren arabera, proposatu dituztenen artean garrantzitsuenak, horiek direlako mendia higaduraz babestuko dutenak. Horiez gain, ehiza plana, pista eta mendi bideak, autoak eta beste hartu dituzte hizpide. Zona militarra udalerriei itzultzeko eskatu du Eguzkik baita ere.

Allerru-Jaizkibel areto futbol taldeak garaipena lortu zuen joan den larunbatean Usurbilen Pinturas Gorka Makax taldearen kontra jokatutako partidan. Gol bakarreko aldeagatik nagusitu ziren: 2-3. Sailkapeneko bederatzigarren postuan daude, 28 punturekin.

Kirol txapelketak bi asteburutan geldirik egon ondoren, bihar hasiko dira berriro. Horrela, Allerru saskibaloi taldeak Bekoerrota kiroldegian Astigarraga jasoko du, 20:00etatik aurrera. Allerru hamargarren postuan dago, hamar garaipenekin. Astigarragat...