Gizonezkoen Hondarribia Grand Slama eta emakumeen Master Series Hondarribia aurkeztu dituzte. Ostiral honetan partidu estelarrarekin emango diote hasiera jaialdiari.
Iluntzeko 20:00etatik aurrera Jostaldi pilotalekuan Hondarribiko harrobiko gazteen zein Grand Slameko partidez gozatzeko aukera izango da.
Elaia eta Maia irailaren 20an jokatuko den finalerako sailkatu dira. Maite-Frida bikotearen aurka arituko dira nor baino nor. Gizonetan, Bixente eta Atain nagusitu ziren, eta finalerdietan izango dira.
Basterrak eta Ibarluzeak osatutako bikoiteak irabazi zuen joan den astean Master Serieseko lehen norgehiagoka.