Abendu hasieran zabaldu zutenetik 16.000 lagun igaro dira bertatik; bihar Dj Diego ariko da musika jartzen 18:00etatik aurrera.
Hainbat jarduera aurreikusi ditu udal gobernuak merkatariekin elkarlanean Gabonetako kanpainaren barruan; izotz pistaz gain, musika animazioak, sukaldaritza eta marrazki bizidunetako tailerrak eta Eguberrietako haur parkeak izango dira eskaintzan.