Bihar arte egongo da zabalik izotz gaineko irristatze pista

Abendu hasieran zabaldu zutenetik 16.000 lagun igaro dira bertatik; bihar Dj Diego ariko da musika jartzen 18:00etatik aurrera.

Gabonetako merkataritza kanpainaren barruan prestatutako izotz gaineko irristatze pista bukaerara iristear da. Izan ere, bihar igandearekin itxiko dute haurren eta helduen gozamenerako atondutako pista baina horren aurretik azken ekitaldi bat aurreikusi du udalak Dj Diegoren emanaldiarekin. Disko jartzailea 18:00etatik aurrera ariko da ingurua girotzen. Izotz pista abendua hasieran ireki zutenetik 16.000 lagunen bisita jaso du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.