Irungo Sortuk gaur arratsaldeko ekitaldian parte hartzera deitu ditu eskualdeko herritarrak.
112.000 euroko isuna jaso zuen irundarrak, hortaz, hilero 530 euro kentzen dizkiote soldatatik, eta etxea ere enbargatu diotela salatu dute. Egoera salatzeko, Babes Eguna egingo dute larunbatean.
Lau hitzaldi egingo dituzte maiatzean zehar. Esplotazioarekin, bazterketa sozialarekin, ama lurraren suntsiketarekin edota eskubideen merkantilizazioarekin amaitzeko, mobilizazioa baliatu nahi dute Sortuko kideek.