Irungo Errugbi Eguna ospatzen ari dira gaur Txingudi Errugbi Taldearen 50. urteurrena ospatzeko.
2019 izan zen Errugbi Egunaren lehen edizioa eta bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten bigarren edizioa egin dute.
800dik gora argazki ikusgai izango dira, dozenaka kamiseta, domina, idatzi eta bideoz gain.
Datorren larunbatean (hilak 15) errugbiak hiriko kaleak hartuko ditu. Egun osoko egitarau zabala prestatu du taldeak.