Ekainaren 28an berriro oroituko dute harrotasuna ez dagoela "salgai". Ostiral arratsalderako (hilak 28) manifestazioa deitu dute.
Lehen saioan, bisexualitatearen errealitateei, bifobiari eta haren ikusgarritasunari buruz arituko dira. Saioa irekia izango da, hilaren 23an.
Haien eskubideak aldarrikatzera irten dira gaur Moskura LGTBIAQ+ irundarrak. IHK-ren egitarauak erantzun zabala eduki du, eta Moskun egindako martxari ere jarraitu diote.
Antolatzen hasi dira Irungo LGTBIQ+ kolektiboko kideak, eta lehen urrats gisa har daiteke Irungo Harrotasun Kritikoa taldea sortu izana. Hiriko aurrekariak present, lehen agerraldia E28an egingo dute.
Irungo Harrotasun Kritikoak badu egitaraua biharko, Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunerako. Jarduera guztiak Peña kalean egingo dituzte.
Iragan asteko lehen elkartzea "arrakastatsua" izan dela baloratu dute eta, beraz, ekainaren 28an haien espazioa okupatuko dutela aurreratu dute. Asteazken honetan 18:00etan bilduko dira, Moskuko plazan.