
Martxoak 8aren baitan, 'Jone, batzuetan', 'La Furia', 'Romeria' eta 'Los Domingos' filmak proiektatuko dituzte datozen egunotan, Amaia KZn.

Maiatzaren 6tik abenduaren 25era bitarte, kantu feminista lantzeko 25 saio antolatuko dituzte eta bihartik aurrera izena emateko aukera izango dute.

Azken egunotan, Berrizen eta Basaurin izandako indarkeria matxista kasuak gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, 19:00etan.

Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak 'Euskadiko jaietako aldaketa sozial eta kulturalen inguruko elkarrizketak, ikuspegi feminista batekin' hitzaldia antolatu du gaurko, 18:00etan. Maggie Bullen eta Mertxe Tranche izango dira hizlariak.