Irun Lab sormen pilulen ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur goizean Miguel Angel Paez Merkataritza eta Garapen Eonomikoko delegatuak, Xabier Danboriena Menaje Kolon dendako arduradunak, Sonia Parada ETH hoteleko ordezkariak, eta Ana Alzola eta Monica Gonzalez artistek. Irungo saltokien eta bertako sortzaileen arteko elkarlana bultzatzea, zerbitzu eta produktu berritzaileak eskaini ahal izateko da Irun Lab iniziatibaren helburu nagusia.