Hirugarren Irungo udal hauteskundeetara aurkeztuko da Xabier Iridoy Olaizola. Botoen %25,05a eskuratu zituen 2019an, bigarren bozkatuenak.
Merkataritza, ostalaritza eta kulturak azken hilabeteotan pairatutako egoerarekin kezkati azaldu dira jeltzaleak. Irun Aurrera planean jasotako neurri batzuk nahikoak ez direla diote, eta udal gobernuari «apustu sendoagoa» egiteko eskatu diote.
Irungo trenbide guneko azpiegituraren eta erabilerarik gabeko trenbideen altxatzea martxan dela jakinarazi du Iridoyk. "Trenbide abandonatuz beteriko eremua garbitu eta egokitzea" da asmoa.
Xabier Iridoy EAJ Udal Taldearen bozeramaileak ez ditu begi onez ikusi Fernando San Martin Hezkuntza delegatuak Udalaguntza programaren inguruan egindako adierazpenak. Hiritarrei "informazio zorrotza" emateko eskaria luzatu dio Iridoyk San Martini, "udal gobernuak, nahita, datu batzuk gorde baititu".