Bilgune Feministak "sexu tortura politikoari erantzun feminista" emateko agerraldia egingo du Hernanin, martxoaren 5ean.
Bihar elkartasuna adieraziko diote Iratxe Sorzabali San Juan plazan, 11:30ean. Herri osoari egin diote dei Sorzabalen absoluzioa eskatzera eta torturak salatzera joateko.
Epaiketak hilaren 27tik 28ra eta martxoaren 17tik 18ra izango dira eta tortura pean egindako adierazpenak hartuko dituzte aintzat beste behin. Elkarretaratzera dei egin dute hilaren 22rako.
Tortura modu sistematikoan erabili dela gogoratu dute, eta emakume militanteen kasuan «biolentzia bikoitza» izan dela. Auzia mahai gaineratzeko deia egin dute, bakearen eta justiziaren mesedetan.